Lanbidek akreditatutako zentroa
Enpresa: Alfeón
Web: www.alfeon.info
www.alfeon.net
Dirección: Hendaia kalea 13, atzeko aldea. 20301 Irun
Telefonoa: 943 615 494
Harremanetarako pertsona: Amadeli Díaz
E-posta: alfeon@alfeon.net

Zer da Alfeón?

Zer da profesionaltasun egiaztagiri bat?
Pertsona bat KPKN Kualifikazio Profesionalen Katalago Nazionalaren barruan, kualifikazio profesional baterako (ofizio bat) akreditatzen duen profesionaltasun kualifikazio egiaztagiri bat da Profesionaltasun Agiria, hau da, titulu bat da.

Zertarako balio du?
Profesionaltasun agiriak Espainia osoan balio du. Titulu hori duen profesionalak gaitasun profesionala duela egiaztatzen du eta hezkuntza administrazioak prestakuntza zikloetan graduatutako ikasleei ematen dizkien Profesionaltasun Tituluak ordezten ditu, eta Europa mailako aitorpena lortu ahal da.

Une honetan, prestigiozko elementu bat da agiridunarentzat eta pertsona askok ez duten beste datu bat gaineratzen du pertsona horien curriculumean. GP diploma lanerako erreferente bat bilakatuko da, eta horren arabera, langileak behar bezala kualifikatuta daudela dagozkien zereginetan aritzeko bermatzen die enpresaburuei zein langileei.

Ikastaroak Alfeonen:
Lau hilean behin ematen dira, bi ikastaro goizean eta beste bi, arratsaldean. 4 hilabeteko iraupena dute eta hobaria ematen zaie gehienez ere 2 egunetan faltatzen direnei, nahiz eta legearen arabera, %25eko ez-etortze ahalbidetzen zaizkien modulu bakoitzean.

Nola dago antolatuta?
4 modulu dira eta bakoitza hainbat prestakuntza unitatetan dago banatuta.

Bida Osoa 2014 | Aviso Legal | Protección de datos y Cookies | Diseño web / Web Diseinua: 8iMedia