Adin, mugikortasun edo mendekotasun arrazoiak direla medio euren ongizate pertsonala eta soziala zein autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko norbaiten laguntza teknikoa behar duten pertsonei zerbitzuak eskaini edota haiek kudeatzen dituen Bidasoa eskualdeako profesional, saltoki eta enpresen taldea gara.

BIDA-OSOAosatzen dugunok honako alorretan aritzen gara:

• Etxebizitzak egokitu eta eraikinetako oztopoak kendu
• Etxez etxeko laguntza
• Estimulazio fisikoa eta mentala
• Ortopedia eta lagungarri teknikoak
• Egoitza-zentroak
• Eguneko zentroak
• Zahartze aktiboa
• Prestakuntza eta profesionalizazioa

GAUR EGUN

BIDA-OSOAren misioak honakoak dira:
1. Gizarteari autonomia eta bizi-kalitatearen inguruko zerbitzuen berri eta aholku ematea.
2. Mugikortasun edota mendekotasun arazoak dituzten pertsonei horiei aurre egiteko giza baliabideak eta bitarteko teknikoak eskuratzea.
3. Eskualdean laguntza preskribatzen duten erakundeekin (Osakidetza, Gizarte-Ongizateko Udal Sailak…) elkarlanean aritu eta haien erreferente izatea.
4. Gure bezeroentzako zerbitzu pertsonal, sozial eta komunitario bikainak sustatzea, eta erabiltzaileen eta, ondorioz, gizartearen ongizatea garatzea.
5. Sektoreko enpresen artean etengabeko berrikuntza sustatzea.


ETORKIZUNEAN

BIDA-OSOAk Bidasoa eskualdea erreferente bilakatu nahi du gertutasuna eta atentzio osos berme hartuta pertsonen eta haien familiakideen bizi-kalitatea eta autonomia hobetzen duren pertsonentzako zerbitzuen alorrean. Horretarako, gure zerbitzuak bikaintasunez eta profesionaltasunez garatu eta gizarte justu eta solidarioagoa osatzen laguntzen duten pertsonentzako zerbitzuen alorreko proiektu berriak sor daitezen lan egiten dugu.

BIDA-OSOAk profesionalen, saltokien eta enpresen elkargune eta ekintzagune izan nahi du honako helburuekin:
a. Eskainitako zerbitzuetan ezagutza, kalitatea eta esperientzia sustatzea, formakuntza, marketing, finantzaketa… ekintzak gauzatuz,
b. gizarteari eskaintzen ditugun zerbitzuen berri ematea (nola eskuratu, eskainitako prestazioak, finantzaketa-moduak…),
c. Bidasoa eskualdean pertsonei bideratutako zerbitzu berriak sortzea,
d. sektorearen profesionalizazioa bermatzea, eta
e. eskainitako zerbitzuen kalitate eta bikaintasuna sustatzea.

Bida Osoa 2014 | Aviso Legal | Protección de datos y Cookies | Diseño web / Web Diseinua: 8iMedia