Enpresa: | Caser Residencial Betharram |
Webgunea: | www.caseresidencial.es |
Helbidea: | Zubieta kalea 161, Hondarribia |
Telefonoa: | 943 647 169 |
Faxa: | 943 646 653 |
Harremanetarako pertsona: | Laura Rodríguez (Zuzendaria) | Amaya Zubialde (Gizarte langilea) |
Posta elektronikoa: | lrodriguez@caseresidencial.es azubialde@caseresidencial.es |
Gure helburua mendekotasun egoeran bizi diren adinekoen bizi-kalitatea hobetzea da, banakako zaintza egiten dugu lantalde profesionalarekin, eta berrikuntza, kalitatea eta eraginkortasuna ditugu ikur.
Egoitzan eskaintzen dugun zerbitzua:
Egonaldi motak
I. Egonaldi iraunkorra
II: Aldi baterako egonaldia
III. Familia-arnasaldirako egonaldiak
IV. Errehabilitazio eta eriondorako egonaldiak
V. Unitate Psikogeriatrikoko egonaldiak
Caser Residencial Betharram, Bidasoaldeko egoitza berriena da, 2012ko martxoan jarri baitzen martxan.
Bi solairuko eraikina da, Irun eta Hondarribiaren arteko mugan kokatuta dagoena, Irungo erdigunetik bost minutu eskasera, hain zuzen ere.
Euskotren eta RENFEko geltokietatik 10 bat minutura gaude, eta gure egoitzako sarrera ondoan dago Donostia, Hondarribia eta Irun elkartzen dituen autobus-linearen geltokia.
Caser Residencial Betharram egoitzan egoiliarrak jasoko duen arreta Caser Residencial egoitzan jasoko lukeenaren berbera izango da, hau da, 10 urte baino gehiagoko esperientziari esker, helduen beharretara egokitzen joateko gai izan gara.
Egoitza modularra da, eta arreta-unitate bakoitzari Hondarribiko auzo ezagunenen izenak jarri dizkiegu: Mendelu, Amute, Marina, Kosta, etab.
Egonaldi pribatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kontzertatutakoak eskaintzen ditugu.
Profesional-talde zabala dugu, eta etengabe dihardute ikasten. Kudeaketa-kalitateari emandako ziurtagiriak ditugu (ISO eta FQM + 500), Bioetika Batzorde bat eta Berrikuntzarako eta Etengabeko prestakuntzarako batzorde bat.
Portaera-desorekak dituzten pertsonen arreta
UPSI modulua egoitzan dagoen modulu espezifiko eta berezitua da, dementzia eta desoreka psikiatrikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutakoa. Kasu horietan portaera-desorekak ageri dituzte, oihuak, psikomotrizitate-azaldurak, noraezean ibiltzea, oldarkortasuna, loezintasun larria edo ihes egiteko arriskua, besteak beste. Pertsona horien beharretara egokitutako arreta espezifikoa eskaintzen dugu.
Egoitzan eskaintzen dugun zerbitzua
Egonaldi motak
1. Egonaldi iraunkor pribatu nahiz kontzertatuak
2. Aldi baterako egonaldi pribatu nahiz kontzertatuak
Autonomia pertsonal osoa duten helduentzako etxebizitzak
Ondoan dagoen Caser Betharram egoitzak eskaintzen dituen zerbitzu komunak eskuratzeko aukera ematen duten etxebizitza independenteak. 16 apartamentu dira, 45 m2 ingurukoak, pertsona bat edo birentzat eta alokairuan eskaintzen direnak.
Laster inauguratuko dira.