Eguneko zentroak

Bitarteko honek mendekotasuna duten pertsonek beraien etxean jarraitu dezaten laguntzen du, behar duten arretarekin eta zaintza profesionalekin. Izaera soziosanitarioko eta diziplina anitzeko erantzun oso bat eskaintzen die eguneroko bizimoduko oinarrizko ekintzak egiteko zailtasunen bat duten adineko pertsonei. Horren helburua da norberaren autonomia mantentzea eta babesa ematea familiei eta zaindariei. Adineko pertsonek beren osasuna hobetu ahal dute egiten diren jardueren bidez, eta beraien beharren arabera: suspertze kognitiboa, alderdi psikologikoa eta jarrerakoa okerragotzea eragiten duten prozesuen kontrol goiztiarra, fisioterapia, errehabilitazio fisikoa eta kognitiboa, eta senideei zuzendutako babes soziala eta emozionala.


Erlazionatutako enpresak::

Caser Residencial Anaka

Bida Osoa 2014 | Aviso Legal | Protección de datos y Cookies | Diseño web / Web Diseinua: 8iMedia