Estimulazio fisikoa eta mentala

Gure zerbitzu espezializatuen bidez narriadura kognitiboa bizi duten pertsonen estimulazio kognitiboa, afektiboa, fisikoa eta funtzionala lantzen dugu; saio horiek bakarka zein taldeetan egiten ditugu. Alzheimerra, dementzia baskularra, dementzia frontotenporalak, iktusa, parkinsona, adinagatiko oroimen arazoak… dituzten pertsonekin aritzen gara lanean, gaitzaren fase guztietan prebentzio neurri terapeutikoak hartuta. Era berean, familiei laguntza psikologikoa eskaintzen diegu, eta baita zaintzarako nozioak erakutsi eta egoera berriari emozionalki aurre egiteko laguntza ere.


Erlazionatutako enpresak:

Gizagune

Bida Osoa 2014 | Aviso Legal | Protección de datos y Cookies | Diseño web / Web Diseinua: 8iMedia