GIZAGUNE

Narriadura kognitiboa duten pertsonak estimulatzeko eguneko zaintza
Enpresa: Gizagune Zentroa
Webgunea: www.gizagune.com
Helbidea: Miguel de Ambulodi kalea, 20 atzeko aldea, Irun
Telefonoa: 661 242 399
Harremanetarako pertsona: MªJesús Vicente
Posta elektronikoa: gizagune@gmail.com

Eskaintzen dugu:

Gizaguneren helburua narriadura kognitiboa duten pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea ahalik eta gehien sustatu eta mantentzea da; horretarako, kaltetutako pertsonekin eta haien senideekin elkarlanean aritzen gara.

Era berean, familiei laguntza psikologikoa eskaintzen diegu, baita zaintzarako jarraibideak erakutsi edota bizi-egoera berriari aurre egiteko aholkularitza eman ere, hala deskantsurako betarik izan dezaten.

Gure zerbitzuak narriadura kognitiboa duten pertsonen estimulazio kognitiboa, afektiboa, fisikoa eta funtzionala egitera daude bideraturik. Saio hauek taldeka zein bakarka egiten ditugu.

Gizagunen alzheimerra, dementzia baskularra, dementzia frototenporala, iktusa, parkinsona, zahartzaroko ahanztura onbera, etab. dauzkaten pertsonekin aritzen gara lanean, hasierako faseetan daudenekin hasi, eta gaixotasunaren muturreko egoeran daudenetara arte.

Gure ekintzek prozesua burutzen den bitartean bizi-kalitatea hobetzea dute xede, jarduera fisikoa, artea, eskulanak, ohitura osasungarriak eta berariazko tratamenduak landu, eta gure programan jasotako gaien inguruko aholkuak eman eta hitzaldiak antolatuta.

Gure programa

Erabiltzailearen balorazio integral
Erabiltzailearen balorazio integrala senideekin batera, eta jarraipena.
Estimulazio integrala taldean

Taldekako estimulazio integrala, gaitasunak mantendu eta narriadurari aurre egiteko helburuarekin hainbat alor landuta. Kasu zehatz batzuetan, gaitasunak berreskuratzeko aukera ere aintzat hartzen dugu:
• Ekintza kognitiboak: hainbat funtzio kognitibo estimulatzea (arreta, memoria, hitz egiteko gaitasuna, …)
• Ekintza funtzionalak: eguneroko oinarrizko jardueretarako (mugikortasuna, elikadura, garbitasuna, …) eta instrumentaletarako (dirua edo telefonoa erabiltzeko, …) prestakuntza.
• Ekintza afektibo eta sozialak, harremanetarako gunea eskaini eta sare soziala osatzeko aukera emanda; izan ere, perfil hau duten pertsonek beste pertsonekin harremanak izatea zail izaten dute eta, ondorioz, isolatuta geratzeko arriskua.
• Aisialdi ekintzak: kantua, koreografiak, antzerkia eta klowna, eskulanak, jolas kooperatiboak, txango txikiak, festak, etab.

Bakarkako estimulazio saioak
• Estimulazio kognitiboa, logopedia, mugikortasuna, memoria eta erlaxazioa.
• Postura eta osteopatia pedagogia, adinekoentzako zein senideentzako.
• Terapia psikologikoa, adinekoentzako zein senideentzako.
Familientzako eskola
Senideen lasaitasunerako aholkularitza eta laguntza:
• Komunikaziorako eta egoerei edo arazoei aurre egiteko jarraibideak.
• Etxebizitzak egokitzeko aholkularitza praktikoa, laguntza teknikoa, baliabide sozialak, etab.
• Zaintzailearen autozaintza, emozioen kudeaketa, estresaren aurkako neurriak, etab.

Gure diziplina anitzeko taldea:

Honakoek osatzen dute gure diziplina anitzeko taldea: psikologo-gerontologoak, gestalt terapeutak, osteopata eta jarrera-pedagogoak, gerokultoreek, gizarte-integratzaileak, talde-dinamizatzaileak eta arteterapiako profesionalek. Horiek denek, hasierako balorazioa eginda, pertsona bakoitzarentzako beren-beregi prestatutako esku hartzea prestatuko dute, haien beharrak zein diren zehaztu eta interbentzioaren abiapuntua ezartzeko.

Bida Osoa 2014 | Aviso Legal | Protección de datos y Cookies | Diseño web / Web Diseinua: 8iMedia