
Foto: Jan W*
Irungo Udalak erabaki du “Euskadi lagunkoia sutraietatik” programari atxekitzea; sare bat da hori, Euskadiko Autonomia Erkidegoko 30 udalerritik gora biltzen dituena, eta erkidegoa osatzen duten hirietan zahartze aktiboa bultzatzea helburu dutena. Sergio Corchón Irungo Gizarte Ongizateko ordezkariak prentsaurreko batean azpimarratzen zuen erabaki hau Udalak hiri atseginago bat lortzeko egiten duen lanaren esparruan kokatzen dela.
“Euskadi lagunkoia” Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimena da, Matia Fundazioak martxan jarria; helburua du herritarren partaidetza bultzatzea auzoak eta udal-inguruneak hobetzeko, azken batean zahartu ahala gure bizimodua egiten jarraitu ahal izateko. Ekimena 2012an hasi zen Euskadin, 15 udalerriren bidez. Gaur egun, dagoeneko, 36 herrik osatzen dute Euskadi Lagunkoia.
Corchónek Palmera Montero Gunean eman zuen erabaki honen berri; izan ere, udal ekipamendu horrek dituen instalazioen artean dago hirian adinekoentzat zabaldu den azken lokala. Ordezkariaren esanetan, udal politikari egiten zaion “keinu” bat da hau, Irun hiri atseginagoa bilakatu nahi duena, “eta hainbat eremutan egiten du hori”. Artaleku eta Luis Mariano artean igogailua irekitzea irisgarritasun- eta mugikortasun-kontuetan gauzatu diren hobekuntzak erakusten dituen beste adibide bat da.
“Beste adibide bat programa hau da” azpimarratzen zuen, zeinari Irungo Udala atxiki zaion, adinekoek hiriaren egunerokoan parte har dezaten sustatzeko azken batean”, adierazi du Sergio Corchónek. Proiektu honen xedea da erakundeak, eragileak eta herritarrak mugiaraztea gure kaleak eremu lagunkoi bilaka daitezen, “non oztopo fisikorik gabe eta pertsonen arteko trabarik gabe bizitzeko modua izan dadin”.
“Programa honen esparruan, Irungo Udalak zahartzaroaren prozesuari aurre egiteko garaian dauzkan baliabideei jarraipena eman nahi die, autonomiak adin horietan duen balioa aitortuta. Horri begira, adinekoen arretarako politika berriek gainditu beharra daukate duela urte batzuk arte zahartzaroarekin lotzen ziren kontzeptuak, hala nola mendekotasuna, defizita, gaixotasuna…eta horiek beste ideia batzuez ordezkatu, adibidez partaidetza soziala, esperientzia, gaitasuna eta belaunaldien arteko solidaritatea”- gaineratu zuen Corchónek.
Adinekoen iritzia
Euskadi Lagunkoiak hainbat fase izango ditu. Hasteko, udal gizarte zerbitzuen azterketa tekniko bat egingo da adinekoen laguntzari begira hobekuntza edo sorospen beharrak detektatzeko. Ondoren, ekintza plan bat gauzatuko da. Sergio Corchónek azaldu zuen Udalak nahi duela azterketaren oinarria herritarren iritzia izan dadila “eta batez ere Irungo adinekoen iritzia. Beren iritzien bitartez definituko dira hiriaren hobekuntza-eremuak, Irun adinekoentzat hiri atseginago bat izateko hainbat ekintza sortzeko”.
Horretarako, jakinarazten du udalak, zenbait eztabaida talde egingo da adinekoekin eta horietan iritziak eman eta hiriko hainbat alderdi baloratu ahalko dira, eta egingo dira bilerak herritarrekin ere, orokorrean. Bilera horiek Palmera Montero Gunean izango dira martxoaren 29an, 10:00etatik 12:00etara, eta apirilaren 4an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Gainera, hiriko edozien pertsonak galdetegi bat bete ahalko du online, Euskadi Lagunkoia web orrian, edo galdetegi hori HAZ bulegoan jasoz martxoaren 1etik aurrera.
¡Deja tu comentario!