Zahartzeak aldaketa asko ekartzen ditu gure bizitzara. Trebetasun fisikoak galtzeari hirugarren adinak arrastatzen duen estigma bat gehitu behar zaio, neurri batean adinekoen bizitza soziala deuseztatzen duen estigma. Batzuetan, haien egoera fisikoa hobetzeko eta zaintzeko asmoz, familia eremura mugatuak izaten dira, eta horrek ondorio larriak ekar ditzake haien egoera animikoan, adinekoetan sozializazioa eta pertsonen arteko harremanak bultzatzeak isolamendu soziala saihesten du eta haren ongizate fisikoa nahiz emozionala hobetzen du.
Garrantzitsua da, hortaz, adinekoek giro lasaietan, arazoa ez direla sentituko duten tokietan, beren gaitzak ahazteko bidea ematen dieten lekuetan eta dena beren familia-girora mugatuko ez den tokietan harremanak izateko eta sozializatzeko aukera izatea. Eguneko zentroak, auzoetako adinekoentzako sozializazio lokaka, auzo elkarteak, eta abar. Ariketak eta ekintzak egiteko tokiak, beren premia fisiko eta emozionaletara egokitzen diren ariketa eta ekintzak, distraitzeko eta lagunekin dibertitu ahal izateko eta, baita trebetasun kognitiboak lantzeko ere.
Esku-lanak, mahai-jokoak, ibilaldiak, txangoak, pintura, ospakizunak, dantzak, mantentze-gimnasia… Asko dira honelako zentroek eskaintzen dituzten aukerak; zentro hauetan, gainera, langile espezializatuak egoten dira adinekoe ekintzak garatzen, egoera animikoa hobetzen eta haien osasuna zaintzen laguntzeko.
Izan ere sozializazioak adinekoen artean ondorio oso positiboak dauzka haien osasunean: Adibidez gaitz batzuen kontrolatzeko garaian, esaterako diabetesa edo hipertentsioa; efektu positiboak ditu artikulazioetako min batzuetan; narriadura kognitiboa mantsotzen da; eta, jakina, patologia batzuk, adibidez antsietatea edo depresioa, prebenitu egin daitezke. Sozializazioak hirugarren adinean, gainera, pertsona helduaren autonomia bultzatzen du, haien gaitasunak sustatuz eta indartuz eta baliagarriak sentiaraziz.
Psiko-motrizitatea hobetzea, hainbat gaixotasun, adibidez artrosia, prebenitzea edo gutxitzea, pertsonen egoera fiskoa hobetzea eta haien indarra, mugikortasuna eta malgutasuna lantzea dira sozializazioak hirugarren adinean eragiten dituen beste onura batzuk. Helburua pertsonaren autonomia eta autoestimua mantentzea da, bi ardatz horiek – etxean familiaren aldetik jasotzen duen zaintza eta arretarekin batera – nabarmen hobetzen baitute bizitza-kalitatea.
¡Deja tu comentario!